XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esaidazu!

Familien bakea ta batasuna lortuteko, zegaitik da ba errosarioa otoitzik egokiena?

Errosarioa errezetan dogunean, Jesus eta Mariaren bizitzako misterioak gogoz ausnartuten doguz gure arima barruan, kristiñau erlegiñoko otoitzik ederrenak Aita gurea, Agur Maria ta Gloria agoz esaten ditugun bitartean.

Beste edozein oraziñotan baiño obeto, familiako errosarioan egiten dira bat gure burutaziñoak, sentimentuak eta asmoak.

Ain zuzen-bere, familien batasunerako, bear bearrekoa da arimen alkartasuna.

Jesus eta Mariaren bizitzako misterioen bitartez, batzan errezetan dan errosarioak, pentsamentu, asmo ta sentimentu bardintsuak sortu eragiten ditu familiako lagun guztietan; eta onelan, lotu egiten dauz euren arimak maitasun eta sakrifiziozko lokarriakaz, eta aseguratu egiten ditu familiaren batasuna ta iraupena.

Pio XII

Bat eginda errezetan daben familia, beti bat eginda biziko da.

Aita Peyton